Go!azen ikuskizunerako sarrerak herrian bertan daude salgai atzotik

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 17a, 09:00
Go!azen ikuskizuneko aktoreetako batzuk.

Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta bi emanaldi izango dira Espaloia kafe antzokian abenduaren 9an; bata 16:30ean, eta bestea 18:30ean. Sarrerak salgai zeuden Internet bidez eta orain baita ere Elgetako El Rincon de Lola tabernan. Prezioa da zortzi euro.

Go!azen telesaileko protagonistek abenduaren 3an estreinatuko dute antzokietarako prestatutako ikuskizun berria, eta abenduaren 9an izango dira Elgetan. Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak bi emanaldi antolatu ditugu Espaloia kafe antzokian; lehena 16:30ean, eta bigarrena 18:30ean.

Sarrerak salgai daude bai Internet bidez bai El Rincon de Lola tabernan. Prezioa da zortzi euro.

Internet bidezko salmentari dagokionean:

. 16:30eko sarrerak hemen daude salgai.

. 18:30eko sarrerak hemen daude salgai.

Antolatzaileek adierazi dute salmenta martxa azkarrean doala. Interesatuei lehenbailehen erosteko gomendatzen diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak