Urtean zehar Elgetako Udalak hainbat deialdi egiten ditu herriko auzoetako bideak eta basoak auzolanean garbitzeko. Zapaturako Beizu eta Azula baserrietara doan bideko arekak garbitzeko deialdia zegoen eginda, eta baserritarren batzordeko buru Sebastian Arantzabalek adierazi du sei lagun elkartu zirela, eta horien artean batzuk zinegotziak zirela. "Inguruko baso jabe gutxi batzuk parte hartu zuten. Kezkatzekoa da deialdiak izan duen erantzun txikia erabiltzaileak baitira lan horien onuradun nagusiak".
Udalak erabakita dauka bertako auzotarrak zein lurjabeak auzolan horietan parte hartu behar dutela. Deialdia egiterakoan honela adierazi zuen Iraitz Lazkano alkateak: "Joan egin behar dira auzolan horretara, edo ordezko bat ipini, edo orduko hamar euro ordaindu".