Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko egitaraua prest dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko aza. 14a, 08:00

Iazko elkarretaratzerako indarkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian hildako biktimak irudikatu zituzten lurrean.

Volar dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dira ekintzak azaroaren 22an, eta azaroaren 25erako lore moreak egiteko tailerra eta kontzentrazioa daude deituta. Elkarretaratzea 13:00etarako deitu dute.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta aurten ere hainbat ekintza daude iragarrita Elgetan. Aurreko astelehenean egin zuten lehenengo herri batzarra udaletxean, eta eguen goizerako deitu dute hurrengoa. Ekintzak prestatzen hasteko izango da, eta 10:30ean egingo dute.

Egitaraua 

Hilaren 22an Volar dokumentala emango dute udaletxean, 18:00etan. Hilaren 24tik aurrera, berriz, emakumeek jasaten dituzten indarkeria motak jasotzen dituen murala ipiniko dute plazan, eta nola jokatu adierazten duten informazio kartelak herriko hainbat lekutan. Azaroaren 25erako, berriz, lore moreak egiteko tailerra eta kontzentrazioa antolatu dituzte. Mendizaleen Plazan egingo dira biak. Elkarretaratzea 13:00etarako deitu dute. Horrekin batera, lazo moreak egongo dira eskuragarri herriko dendetan eta tabernetan eta Udalak puntu lila kokatuko du udaletxeko balkoian.

Baliteke ekintza gehiagorekin osatzea orain arte adostutako egitarau hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak