Gaur zortzi eman zioten hasiera Go!azen telesailaren denboraldi berriari. Antzezlana ere izango du aurten, eta herriz herri ibiliko da abenduaren 3tik aurrera. Hain zuzen ere, lehenengo emanaldietako bat Elgetan izango da; izan ere, Espaloia kafe antzokira ekarriko du Goibeko Euskaltzaleen Topaguneak abenduaren 9an.
Bi emanaldi
Bi emanaldi iragarri dituzte: bata 16:30ean eta bestea 18:30ean. Sarreren prezioa zortzi euro da eta herrian bertan zein Internet bidez egongo dira salgai. Internet bidezko salmenta gaur ipini dute martxan. Lehenengo emanaldirako sarreren salmenta hemen eta bigarren emanaldirako sarreren salmenta hemen.
Telesaileko aktoreak dira antzezlaneko protagonistak, eta jarraitzaile kopurua ikusita gomendioa da sarrerak lehenbailehen erostea.