"Badator urteko herritik kanpoko azken irteera ere, bertan Bargagaineko tontorra (1.153 m.) eta Urbasako basoak ezagutzeko aukera izango dugu! Animatu!", adierazi dute Kantsatzeke mendi taldetik. Domekan, hilak 12, egingo dute irteera. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik.
Interesatuek eguenera arteko epea dute izena emateko. Prezioa da hamar euro eta adierazi behar dira izen-abizenak, telefono zenbakia eta autoa eramateko aukera dagoen bai ala ez. Argibide gehiagorako jo udaletxera, posta elektroniko bidera —kantsatzeke@gmail.com— edo Facebook sare sozialera —Kantsatzeke—.