Ilunabarrarekin batera elkartu ziren hainbat elgetar goiko parkeko biribilgunean, atzo. Sorginek dantzan eta kantuan egin zuten eta akelarrearen ondotik hasi zen Mikelen bilaketa. Maritxu topatzea zuen helburu baina Txominek eta gainerako mamuek oztopo dezente jarri zizkioten. Azkenean, elizpean egin zuten topo, eta hitz eman zuten ez zirela berriz bananduko.
Neska-mutikoz inguratuta mamuek Maritxuren zapia eta Mikelen txapela erre zituzten herriko plazan. Hala, mamuak ez dira urte osoan herrira itzuliko.