Arimen Gaua ospatuko dute bihar Elgetan, eta azken urteetan moduan bezperan kalabazak husteko tailerra egin du guraso elkarteak Herri Eskolako ganbaran. Adin guztietako hainbat neska-mutiko bertaratu dira, koilara eskuan, kalabazak hustera. Javier Vallek herriko baratze parke ekologikoan egindako zortzi kalabaza gertatu dituzte biharko.
Mamia kendu, begiak zein ahoa egin eta emaitza zein den ikusteko piztu egin dituzte kalabaza barruko kandelak. Gustura gelditu dira neska-mutikoak.
Bihar, kalabaza horiek ipiniko dituzte 19:30ean hastekoa den ikuskizun ibiltariko geldiuneak adierazteko.