Senitartekoek 19:30ean eman zuten abisua 80 urteko gizonezko bat falta zela esanez. Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez babes zibileko teknikari bat bertaratu zen, baina laster agertu zen gizona, onik. Hain zuzen ere, 21:20ean. Antza, orientazioa galduta ibili zen Elgeta eta Kanpanzar artean, baina bere kabuz aurkitu zuen itzulerako bidea.