Geaxi Ezpeleta elgetarra Euskadiko hiru txirlo bola txapelketako emakume onena

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 28a, 20:45

Elgeta taldeko Geaxi Ezpeleta, Xabier Ortuzar eta Sebastian Arantzabal lehen bien alabekin eta garaikurrekin.

Gaur eman diote amaiera txapelketari Bolibarko Iruzubieta bolatokian. Emakumezkoen sailkapen nagusian Geaxi Ezpeleta elgetarra nagusiko da. Gizonezkoen txalpelketan, berriz, bosgarren egin du Sebastian Arantzabalek.

Lau tiraldi izan ditu txapelketak eta Azkoitiko Floreaga bolatokian eman zioten hasiera irailaren 23an. Tarte horretan Markinako Barinagan, Eibarko Asola Berrin eta Bolibarko Iruzubietan ere izan dira bolariak.

Gaur jokatu dute txapelketako laugarren eta azken tiraldia, Bolibarren. Emakumezkoetan Geaxi Ezpeletak jaso du sari nagusia txapelketa osoan hamaika txirlo jota.

Gizonezkoetan Asola Berriko Bittor Astigarraga izan da irabazlea 21 txirlo jota. Hemezortzi txirlo jota bigarren egin du San Migel taldeko Xabier Loiolak. Elgetako taldeko Sebastian Arantzabalek, berriz, bosgarren egin du hamazazpi txirlo jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak