Ganboara egingo du irteera, domekan, Kantsatzeke mendi taldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 23a, 14:09
Irailean Kantsatzeke mendi taldeak egindako irteera. (argazkia: Kantsatzeke)

Bost bat orduko irteera iragarri dute. Amezketatik abiatu eta Aralarko mendilerroko hirugarren tontorrik garaienera igoko dira. Eguenean amaitzen da izena emateko epea.

Urriaren 22rako antolatutako zegoen irteera da honakoa. Taldea 08:00etan abiatuko da Elgetatik eta mendi irteerari Amezketan emango diote hasiera. Ganboa (1.314 m) Aralar mendilerroko hirugarren tontorrik garaiena da Intzako dorrea eta Aldaon gailurren atzetik.

Interesatuek eguenera arteko epea dute izena emateko. Prezioa da hamar euro eta adierazi behar dira izen-abizenak, telefono zenbakia eta autoa eramateko aukera dagoen bai ala ez. Argibide gehiagorako jo udaletxera, posta elektroniko bidera —kantsatzeke@gmail.com— edo Facebook sare sozialera —Kantsatzeke—.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak