Elgetako berbalagunendako sortu ziren Hitzez Pitz saioak eta jarraipena izango dute, baina ikasturte honetan berbalagun ez diren herritarrek ere parte hartzeko aukera izango dute. Funtsean irakurketa taldeen funtzionamendua du ekimenak: liburuzainak bizpahiru irakurketa proposatzen ditu, eta iritzi trukaketa egiten dute solasaldian parte-hartzaileek.
Aurreko ikasturtean bi saio egin zituzten, eta honakoak zazpi egitea aurreikusten dute. Karmele Jaio idazlearen bi testu, eta Jasone Osororen beste hiru izan zituzten aztergai uda aurretik. Hitzez Pitz ekimenak urriaren 26an izango du hirugarren saioa. Oraingo honetan, Jon Arretxeren Sustrai beltzak ipuin sortako hiru idatzi aukeratu dituzte. Testuak eskuragarri daude liburutegian eta ekimena irekita dago interesa duen edonorendako. Bi saioa egitea da asmoa; talde bat goizez elkartuko da eta bestea arratsaldez. Argibide gehiagorako jo liburutegira.