Urtea amaitu aurretik hilerrian lanak egitea dauka aurreikusita Udalak. San Roke ostera ematen duen horma konpontzea da asmoa. Hasierako ideia zen lanekin azaroaren 1a baino lehen hastea, baina arazo batzuk direla-eta atzeratu egingo dira obrak. Udalak herritarrei jakinarazi nahi die ate joka diren Domu Santuko ospakizunetarako ez dela hilerrian aldaketarik izango. "Batzuk loreak ipintzera joan edo ez zalantzan zeuden, eta esan izan dugu lanak hasita egongo zirela ordurako". Ez dela horrela izango jakinarazi berri dute. Beraz, herritarrek nahi moduan presta ditzakete Santu Guztien Eguneko ospakizunak.