Guggenheim museora egingo dute irteera, bihar, gaztelekutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 20a, 09:00

Gaztelekuan aurreko ikasturtean egindako grafiti tailerra.

Urrian zabaldu ditu ateak gazteei zuzendutako udal zerbitzuak. Asmoa, ikasturte honetan, bi hilean behin irteera bat egitea da. Biharkoa da herritik kanpora egiten duten lehenengoa.

Museoaren 20. urteurreneko ekitaldiak direla-eta egun osoko txangoa egingo dute bihar, zapatua, gaztelekuko erabiltzaileek. "Ate irekiak direla baliatuta  erakusketa iraunkorra ikusi eta eskultura artean ibiliko gara. Eguraldia lagun bada bertako parkean jolasean egiteko aukera ere izango dugu. Jarraian, eta eguraldiaren arabera Doña Kasildako parkera edo Alhondigako gunera egingo dugu", esan du Nerea Villa dinamizatzaileak. Gazteleku zerbitzutik ikasturte honetan egiten duten lehenengo irteera da honakoa. Asmoa zen Oñatiko Txokolateixara joatea, baina Guggenheim museoaren urteurrena baliatuko dute eta Oñatirako txangoa beste baterako utziko dute. "Bi hilean behin irteera bat egitea da asmoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak