Barikuan emango diote hasiera herri mailako pilota txapelketari

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 19a, 09:00

Aurreko urteko finalen osteko sari banaketa ekitaldia.

Lehen jardunaldirako lau norgehiagoka daude iragarrita, guztiak gizonezkoenak. Antolatzaileek aurreratu dute, ordea, emakumezkoen txapelketa ere izango dela aurten; izan ere, lau bikotek eman dute izena.

Herri mailako 4 t'erdiko binakako pilota txapelketa laster izango da martxan. Barikuan, hilak 20 emango diote hasiera eta lehenengo jardunaldian gizonezkoak ariko dira nor baino nor. Lau norgehiagoka daude iragarrita. Antolatzaileek aurreratu dute, bestalde, emakumezkoen txapelketa ere izango dela aurten. Hain zuzen ere, lau bikotek eman dute izena. Laster izango dute gertu norgehiagoka guztien egutegia. Finalak, ohi moduan, Urtezahar egunean jokatuko dira.

Barikuko partidak

1.    Jose Mari Zubiaurre- Gorka Bolinaga / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro
2.    Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza
3.    Eneko Maguregi-Etor Garate / Diego Cantabrana-Txomin De Vega
4.    Ibon Untzetabarrenetxea-Mikel Beretxinaga / Eneko Ormaetxea-Alain Valle

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak