45 bat lagunek eman dute izena zapatuko kantu bazkarirako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urriaren 10a

Elgetan kantuan ekimena.

El Rincon de Lola jatetxean egingo dute, 14:00etan. Bertan izango dira kantuan laguntzen Jalisko Band taldeko Aitor Ibarra tronpetaria eta esku soinuarekin Francisco Santxotena.

Kantuan egitea gustuko dutenek aukera polita dute zapatuan, hilak 14. Kantu bazkaria antolatu dute El Rincon de Lola tabernan. Oraingoz 45 bat lagunek eman dute izena, baina 60 pertsonarendako lekua dute jatetxean. Prezioa da 35 euro eta parte-hartzaileek kantu zahar liburua ere jasoko dute ekitaldian.

Jalisko Band taldeko tronpetari Aitor Ibarrak eta Francisco Santxotena soinujoleak gidatuko dute kantaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak