Erretiratuek gaur zabalduko dute izen-ematea Gernikako irteeran parte hartzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 11a, 08:00
Elgetako erretiratu taldea Ordiziara egindako txangoan.

Egun osoko irteera egingo dute urriaren 30ean. Prezioa da 30 euro eta interesatuek Ozkarbi elkartean eman behar dute izena gaur, urriak 11, 11:00etatik 12:00etara.

 

Urtero moduan urriko azken astelehenean Gernikan egiten duten azoka egunera egingo dute txangoa Elgetako erretiratuek. Autobusa antolatuko dute eta gaur, urriak 11 zabalduko dute izen-ematea. Ozkarbi elkartean izango dira zuzendaritza batzordeko ordezkariak 11:00ettik 12:00etara.

Hilaren 30erako egitaraua da goizean azoka ikustea eta Lekeitioko Egaña jatetxean bazkaltzea. Taldea 09:15ean abiatuko da autobusez Ozkarbi elkartetik.

Podologoa eta gaztaina-erre jana

Xalbadorpe elkartetik aurreratu dute urriko podologia kontsulta hilaren 19an, eguena, izango dela. Interesatuek txanda hartu behar dute aurrez. Deitu zenbaki honetara: 943 76 80 77 (Nati).

Horrekin batera jakinarazi dute urteroko gaztaina-erre jana azaroaren 3an egingo dutela. Ozkarbi elkartean elkartuko dira, 18:00etan. Bazkide guztiak daude gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak