Mediku aldaketa emandakoan hasi ziren herritarrak kezkatzen itxaron zerrenda luzatzen ari zela konturatuta. Udaletxera jo zuten lehenengo eta udal arduradunak gaiari jarraipena egingo ziotela adierazi zuten. Debagoieneko ESI-tik adierazi zuten berrantolaketa lanetan zihardutela eta mediku berriaren hasierako ordutegia ez zela behin-betikoa, behin-behinekoa baizik. Hala eta guztiz ere, herritarrak erreklamazio orriak betetzen hasi ziren zerbitzua mantentzea ezinbestekotzat jotzen dutelako.
Astelehenean itzuli dira Elgetako kontsultan ohiko arreta ordu kopurura.