Plazan, kalean edo etxeko balkoi zein leihoetan, gaur gaueko hamarretan argi guztiak itzali eta lapikoak eta kazolak jotzera animatu dituzte herritarrak. Horren aurretik, mobilizazioak ere egin dituzte hainbat herritan, 19:00etan. Elgetan ere hainbat lagun elkartu dira.
Domekan 'cassolada' egin zuten
Urriaren 1ean, Kataluniako erreferendumari babesa erakusteko cassolada-k egiteko deialdia egin zen Euskal Herrian. Elgetan ere egin zuten kazerolada zartagin eta kazolak astinduz. Katalunian, azken asteetan, egunero-egunero irteten dira katalan ugari kalera, minutu luzez lapiko-jotzeak egitera.
(Argazkia: Elgetako Gure Esku Dago)