Araotz auzotik Aitzulorako joan-etorria egin zuten atzo 23 elgetarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko urr. 2a, 13:20

Kantsatzeke mendi taldeak antolatutako irteeran Orkatzategira igotzea zen asmoa, baina eguraldia kontuan hartuta apur bat aldatu zuten ibilbidea.

23 lagun elkartu ziren atzo Kantsatzeke mendi taldeak antolatuta irteeran. Behe-lainoa eta euri langarra zeudela ikusita antolatzaileek aurreikusitako ibilbidea apur bat aldatzea proposatu zuten. Taldeak Oñatiko Araotz auzoan eman zion hasiera ibilaldiari eta mendian gora Aitzulo inguru ederrera iritsi ziren. Bertan hamarretakoa egin eta Orkatzategira igo beharrean beherako bidea hartu zuten. Ubidearen ibilbidea egin zuten tarteka basoan barrena sartu eta neska-mutikoen gozamenerako esnegorriren bat edo beste hartuaz. Astaputzekin ere nahikoa jolas egin zuten.

Araotz auzoko parrokiako arkupean egin zuten bazkari pasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak