Memoria lantzeko tailerrak egingo dituzte berriz ere Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 28a, 11:46

Martxotik ekainera bitartean egindako memoria tailerreko parte-hartzaileak terapeutarekin.

Garuna aktibo mantentzen eta garapen pertsonala bultzatzen laguntzeko ikastaro dinamikoa iragarri dute. Interesatuek urriaren 2tik 11ra bitarteko epea dute izena emateko, Elgetako udaletxean.

Martxotik ekainera bitartean egindako tailerrak harrera oso ona izan zuen eta berriz egiteko asmoa agertu zuen gizarte-ongizate saileko arduradun Mirari Larrañagak. Laster egingo dute hurrengoa, urriaren 18tik otsailaren 3ra bitartean. Ordu eta erdiko hamahiru saioa izango dira. Eguaztenetan egingo dituzte 09:30etik 11:00etara Elgetako kultura etxean.

Bultzatzaileek azaldu dute Elgetako eguneko zentroko terapeutak gidatuko dituela saioak eta adimen kognitiboa estimulatu nahi duten pertsonendako dela egokia. ikastaro dinamikoa izango da. "Ikastaroa amaitutakoan norberak jarrai ditzakeen jarraibideak eskainiko dira".

Izen ematea zabalik

Ikastaroa doan da eta zabalik da izena emateko epea Elgetako udaletxean urriaren 2tik 11ra bitartean, biak barne. Informazio gehiagorako gizarte zerbitzuetara gerturatu behar dute interesatuek edo 943 768 022 telefono zenbakira deitu behar dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak