Istripu larria izan zen, atzo, Elgetatik Elorriorako bidean. Hain zuzen ere, GI-2632 errepideko 34,9 kilometroan. Ertzaintzatik jakinarazi dutenaren arabera Seat Ibiza bat errepidetik irten zen eta lubeta batetik jausi zen. 15-20 metroko erorketa izan zela adierazi dute. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu ziren eta gidaria Debagoieneko Ospitalera eraman zuten zaurituta.