Ikasturte honetan ere Nerea Villa elgetarrak gidatuko ditu gaztelekuko ekintzak eta zerbitzuak zapatuan zabalduko ditu ateak, 16:00etan. Aurreko ikasturtean moduan 10-14 urte bitarteko neska-mutikoendako gunea da eta zapatuetan eta domeketan emango du zerbitzua, 16:00etatik 20:00etara.
Izenematea zabalik
Izenematea zabalik da udaletxean, eta hilean behin ate irekiak egingo dituzte nahi duenak zerbitzua ezagutzeko. Ordainketa egiteko hiru aukera izango dira ikasturte honetan. Udalak asteburuko bonuak atera ditu; prezioa da 10 euro. Hilabeteko kuota ere bada; 25 euro. Azken, eta aurten berrikuntza da, urte osoko kuota ordaindu daiteke. Urritik martxora arteko zerbitzua da 120 euro.
Iaz hainbat tailer, hitzaldi eta irteera egin zituzten gazteleku zerbitzutik. Ikasturte honetan ere bide beretik jarraituko dute.