Pilota partida parekatua izan zen zapatuan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 25a, 10:30
Olatz Ruiz de Larramendi pilota jotzeko puntuan, zapatuan, Elgetan.

22-20 amaitu zuten norgehiagoka eta Naroa Iturain eta Maite Ruiz de Larramendiarendako izan zen garaipena. Ikusle kopuru polita elkartu zen frontoian.

17:00etan eman zioten hasiera norgehiagoka bereziari Elgetako pilotalekuan. Goizeko baserritarren azokaren ostean eta arratsaldeko Sagardo Egunaren aurretik ikusle kopuru polita elkartu zen frontoian. Udalak antolatuta Naroa Iturian-Maite Ruiz de Larramendi eta Andrea Aldaregia-Olatz Ruiz de Larramendi bikoteak aritu ziren nor baino nor kantxan.

Herri mailako pilota txapelketa

Bihar, martitzena, amaitzen da herri mailako pilota txapelketan izena emateko epea. Antolatzaileek emakumezkoen parte hartzea bultzatu gura dute, eta hiru kategoria dira aurten ere: emakumezkoak, 40 urtetik gorako gizonezkoak eta 40 urtera arteko gizonezkoak.

Erlazionatuak

Pilota partida Elgeta 2017

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 ira 25 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak