Zortzi taldek hartu dute aurten parte Sagardo Eguneko patata tortilla lehiaketan. Gaztetxeak antolatuta plazan ipini zituzten mahaiak eta nork tortilla bat aurkeztu zuen epaimahaiak baloratzeko. Lehenengo saria Jatunak S.A. taldeko Fernando Ojanguren, Beñat Leanizbarrutia eta Iratxe Bravorendako izan zen.
Originaltasunaren saria Arrautzopilak taldeko Sarats Mentxaka eta Laura Martinek jaso zuten. Azkenengo postuak ere saria du Elgetako patata tortilla lehiaketan. Kasu honetan Thortiya taldearendako izan zen.