Eguraldia lagun, aparteko giroa sortu da plaza inguruan. Baserritarren eta artisauen azokak sasoiko generorik onena ekarri die herritarrei: kalabazak, zerbak, sagarrak, intxaurrak… Eta herritarrek hori jakinik goiz joan dira horien bila. Mikel Irazabalek Baobeer garagardoa izan du probatzeko, marokoar jakiak ere izan dira dastatzeko, eta artisauek ekoiztutako lanek ere ez dute hutsik egin: poltsak, apaingarriak… Seigarren mailako eta DBHko ikasleak ikasturte amaierako bidaia ordaintzeko pastelak eta bestelako jakiak izan dituzte beste urte batez, eta Hotz Bergara taldeko kideek Siriako errefuxiatuen aldeko materiala saldu dute.
Intxortara joan-etorria
Goiz erdian kirol ekitaldia ere izan da: Intxortara joan-etorria lasterka. Hamahiru lagunek hartu dute parte eta Elorrioko Gontzal Murgoitio izan da garailea, 18:51 minuturekin, eta Marta Barrachina, 42:14 minuturekin.
Hona hemen sailkapena osorik: