Binakako pilota partida bihar bazkalosterako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko irailaren 22a

Olatz eta Maite Ruiz de Larramendi aurreko astean, Bergaran.

17:00etan emango diote hasiera jaialdiari Elgetako pilotalekuan. Sarrera doan da.

Naroa Iturain, Maite Ruiz de Larramendi, Andrea Aldaregia eta Olatz Ruiz de Larramendi Elgetako frontoian izango dira, 17:00etan. Binakako norgehiagoka jokatuko dute. Kiroletako zinegotzi Mikel Elkorok azaldu du herritar batek proposatu zuela Ferixa Nagusiko jaietan antzerako jaialdi bat egitea. Udalak orain ikusi du aukera.

Elkorok gogoan du baita ere herri mailako lau t'erdiko pilota txapelketa. Hiru kategoriarako deialdia egin dute: 40 urtera arteko gizonezkoak, 40 urtetik gorako gizonezkoak eta emakumeak. "Elgetako emakumeak gonbidatuta daude parte hartzera", esan du. Zabalik izenematea udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak