Bi mendi irteera egingo ditu Kantsatzeke mendi taldeak asteotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ira. 21a, 15:00

Kantsatzeke mendi taldeak maiatzean Andastora egindako irteera.

Domekarako helduendako irteera antolatu dute eta familiendakoa urriaren 1ean izango da.

Abuztuko etenaldiaren ostean Kantsatzeke mendi taldeko kideak itzuli dira betiko martxara eta domekarako antolatu dute ikasturte berriko lehenengo irteera. "Unanutik abiatu eta Beriaingo tontorretik pasa ondoren Euskal Herriko erdigune geografikoa bisitatuko dugu", adierazi dute. Puntu hori Nafarroan dago, Andia mendilerroan, Beriain edo San Donato bezala ezaguna den tontorretik ekialdera. Olibesario izenez ezaguna, 1.236 metrora dago. Bospasei orduko ibilaldia egingo dute domekan eta taldea 08:00etan abiatuko da autoetan herriko plazatik.

Gazteekin Orkatzategira

Hurrengo domekarako familiendako irteera antolatu dute. Orkatzategi eta Aitzulo proposatu dituzte. "Etxetik gertu dugun txoko zoragarria da. Aitzulo ezagunagoa da, baina Orkatzategi ez eta izugarrizko bistak daude", adierazi du irteera horretako arduradun Ibai Etxanizek. Ibilbide zirkularra egingo dute: bederatzi bat kilometro eta gehienez ere 600 metroko desnibel positiboarekin.

Kantsatzekek udaberrian egin zuen familiendako lehen irteera eta 45 bat lagunek hartu zuten parte. "Oso gustura bueltatu ginen. Umeen artean mendizaletasuna bultzatzeko aitzakia ona da guraso asko ere mendira gerturatzeko eta etxe inguruan dauzkagun paisaia zoragarriak ezagutzeko". Izenemateak zabalik daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak