Kataluniako gobernuaren hainbat egoitzan izan dela Guardia Zibila jakinarazi dute hainbat iturrik, erreferendumarekin lotura duten frogak topatzeko asmoarekin. Hamalau lagun atxilotu dituztela iragarri dute, eta 22 miaketa egin.
Horren aurrean babesa erakutsi gura diete EH Bilduko kideek, Kataluniarekin bat, Demokraziarekin bat leloarekin.
Hainbat herritan deitu dituzte elkarretaratzeak, eta Elgetan ere bai. "Elgetan 19:00etan egingo dugu elkarretaratzea, Kataluniarekin bat egiten dugula adierazteko", adierazi dute Elgetako EH Bildutik.