Antzuolako eta Elgetako eguneko zentroetako koordinatzaile Itsaso Garmendiak adierazi du itsasoa ikusi, portuan paseotxo bat eman eta taberna batean pintxoa hartu zutela.
Esperientzia polita izan zela azaldu du eta urtean pare bat irteera egiten saiatzen direla. Etorriko dira gehiago ere; izan ere, halakoek eguneroko martxatik ateratzeko aukera ematen dute.