Txirrindulari profesionalak izandakoen bazkaria, gaur, Elgetan

Bazkaldu aurretik Elgetako Andra Mari plazan ateratako argazkia.

Elgetako txirrindularitza zale batzuk antolatuta urtero egiten dute bazkaria profesionalak izandako ziklistek. Antolatzaile, sukaldari eta txirrindulari artean 55 lagun elkartu dira gaurkoan mahaiaren bueltan.

Desagertuta dago Elgetako txirrindulari elkartea, baina ingurukoek urtero elkartzen dituzte mahaiaren bueltan txirrindulari profesionalak izandako hainbat lagun. Gaur, 55 bat lagun elkartu dira Intxorta elkartean lagunartean bazkaltzeko.

Beste askoren artean Elgetan dira Abraham Olano, Marino Lejarreta, Miguel Mari Lasa, Julian Gorospe, Luis Otaño edo Anton Barrutia. Antzinako errekorrak, gaur egungo ziklistak... Lehenagoko eta oraingo txirrindularitza kontuak izan dituzte hizketagai eta baita ere txirrinlaritzarekin inongo zerikusirik ez duten kontuak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.