36ko gerrari buruzko auzolandegiko gazteak Intxortako ibilbide tematikoa ezagutzen izan dira

Auzolandegiko gazteak Elgetara egindako bisitan.

Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen ditu auzolandegiak Foru Aldundiarekin eta hainbat Udalekin lankidetzan. Saseta defentsa lerroko lubakiak berreskuratzeko lanean ibili dira aurten gazteak. Horrekin batera, hainbat memoria gune ezagutu dituzte, tartean Elgeta. 

Uztailaren 3tik 16ra bitartean Espainiar estatuko hainbat herrialdetatik etorritako 18-30 urte bitarteko 17 gaztek hartu dute parte 36ko gerraren inguruko auzolandegian. Espainiako gerrako lubakiak induskatzen aritu dira, auzolanean. Saseta defentsa lerroko lubakiak identifikatu eta aztertu dituzte.

Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Larraulgo udalerrietan kokatuta defentsa lerro hori Espainiako gerrako lehen erresistentzia tokia izan zen lurraldean 1936ko abuztuan eta irailean.

Auzolandegiaren helburua gazteen formazioa sustatzea eta Euskal Herriko oroimen historikoa berreskuratzea dira. Lubakiak berreskuratzeko lanetan aritu dira gazteak, eta aztarnategiko lanak bere testuinguruan kokatzeko hainbat irteera egin dituzte, tartean Elgetako memoria historikoaren museora zein Intxortako ibilbide tematikora.

Nerea Villa gidariarekin egin zuten bisita. Sartagudako memoria parkean, Ezkabako gotorlekuan, Lemoatx mendian eta Oiartzunen ere izan dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.