Domeka goizean moto istripu larria izan zuen elgetar batek Kanpanzarren

Ertzaintzaren helikopteroa.

Kanpanzar inguruko baso-bide batean gertatu zen ezbeharra. Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu zuen motorzalea eta Donostia Ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak jakinarazi du domeka goizeko hamarrak eta hamar aldera deitu zuela SOS Deiak 112 telefono-zenbakira 46 urteko motorzale batek esanez Elgeta gainetik Kanpanzar gainera arteko baso-bide batean istripua izan zuela.

Herrizaingo Saileko prentsa bulegotik adierazi dute berehala mobilizatu zirela larrialdietako zerbitzuak: osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza. "Zaurituari lehen laguntza eman zaio bertan, eta, ondoren, istripua izandako lekura iristeko zailtasunak ikusita, Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikoptero batek erreskatatu eta Donostia Ospitalera eraman du".

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.