Aparejadorearen auzian Elgetako Udalak beste 277.008,01 euro ordaindu beharko ditu

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko uzt. 13a, 10:03
Elgetako udaletxea.

Bigarren kalte-ordain bat gehitzen zaio lehenengoari. Jakinekoa zen bigarren epaiketan Udalaren kontrako ebazpena izan zela. Orain, ordaindu beharreko diru kopuru zehatzaren berri izan dute udal arduradunek.

"Jakitun ginen aurki izango genuela aparejadorearen bigarren auzia zela eta ordaindu beharreko kopuruaren totala. Epaitegiek Udala hilean 1.600 euro ordaintzera kondenatu zuten ezintasun absolutuagatik, eta ondoren 1.200 euro 'baliaezintasun handia' delakoagatik. Kontua da ez dugula hilero ordaintzen, kapital oso bat kalkulatzen du Gizarte Segurantzak eta hori da gure zorra", azaldu dute udal arduradunek.

Gogoratu dute lehenengo epaiagatik 439.342,45 euro ordaintzen ari dela Elgetako Udala. "Agintaldi honetan hasi gara ordaintzen, eta 87.868,49 euroko bi kuota ordaindu ditugu jada, aurki ordainduko dugu 2017ri dagokiona. Oraingo epaiarekin, kopuru horri 277.008,01 euro gehitu behar zaizkio, bost urtean ordaintzea lortuz gero 55.401,6 euro urtean".

Udal arduradunek jakinarazi dute aparejadore ohiarekin izandako auziak, guztira, 716.350,46 euroko kostua izan duela elgetarrendako, zerbitzu juridikoen kostuak kontuan izan gabe. "Beste kalte ordain batzuei batuz gero, 221.270,09 euro dira Elgetako Udalak urtean ordaindu beharrekoak, udal aurrekontu osoaren %15 inguru, inbertsioetarako dugun diru kopurua baino hiru aldiz gehiago...".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak