Zapi eta opari bana azken urtean jaio diren elgetarrendako

Iazko jaietatik aurtengoetara jaio diren hemeretzi elgetarrei ongi etorri beroa egin diote gaur, uztailak 1, udaletxean. Zapi eta opari bana jaso dute jaioberriek goraino bete den udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta amaieran familia argazkia atera dute udaletxearen atzealdean.

Kultura zinegotzi Janire Lazkanoren arabera, jaietako ekitaldi politenetakoa izaten da ume jaioberriei udaletxean egiten zaien harrera: "Osoko bilkuren aretoa gutxitan ikusten dugu horrela, ederra da. Familiei ilusioa egiten die. Gainera, gero eta ume gehiago dago Elgetan; urtebetean hemeretzi ume jaiotzea sekulakoa da. Elgeta moduko herri txiki batendako oso garrantzitsua da etorkizunera begira familiak hemen errotzea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.