Japoniatik etorri den autobusa, sorosleak itsasontzian, pailazoak, marrubiak... bezalako mozorroak hautatu dituzte herritarrek festa giroan murgiltzeko. Euria lagun egin behar izan dute mozorro jaitsiera herriko plazara arte. Bertan, Iraitz Lazkano alkateak alkate txikiari aginte-makila eman eta brindisa eginez, giro onean, umoretsu ekin diote parrandari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.