Elgetan erroldatuta egotea, 16 urte beteta edukitzea eta ikastaroan gutxienez %80ko asistentzia izatea eskatzen ditu, besteak beste, Udalak diru-laguntza emateko. Betebeharreko gainerako baldintzak eta aurkeztu beharreko agirien zerrenda udal webgunean daude jasota.
"Aurten %50 igo dugu euskara ikastaroak diruz-laguntzeko diru-lerroa. Guztira, 900 euro dira", azaldu du Iraitz Lazkano alkateak.