Jaki eta produktu bilketa haur sahararrendako Gipuzkoako aterpetxerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko eka. 15a, 09:46
Aterpetxea osatzeko eskatu dituzte hainbat produktu.

Maiatzak 20 izeneko elkarteak laguntza eskatu du eta Elgetako Udalak bat egin du bilketa kanpainarekin. Ekarpena egin gura duten herritarrek udaletxean utz ditzakete produktuak ekainaren 16tik 28ra bitartean.

Urtetik urtera gutxitzen doa uda sasoian haur sahararrak harreran hartzeko prest dagoen familia kopurua. Hala, aterpetxe bat zabaltzeko proiektua du esku artean Maiatzak 20 Saharar Herriaren Lagunen elkarteak. Tolosan zabalduko dute. "Dagoeneko gauza asko bildu ditugu baina zerrendan jartzen ditugun gauzak falta zaizkigu oraindik", adierazi dute.

Elgetako Udalak bat egin du abian jarritako bilketa kanpainarekin eta herritarrek udaletxean bertan utz ditzakete produktuak.
 
Eskatutako produktuak

Elikagaiak eta higiene produktuak behar dituzte aterpetxea hornitzeko. Jakiei dagokienean eskatu dituzte kakao hautsa, zerealak, mermelada, gailetak, esnea, zukuak, kakao krema, txokolateak, tomate frijitua, irina, zainzuriak, olibak, artoa, ilarrak, eta piperrak latan.

Higiene produktuei dagokienean komuneko papera, arropa garbitzeko xaboia, harrikoa egiteko xaboia, orraziak, gomak eta zintak eskatu dituzte. Mahai-jokoak ere ongi etorriak izango dira. 

Bilketa udaletxean

Elgetarrei dei egin diete produktuen bilketa kanpainarako. Ekarpenak Elgetako udaletxean egin daitezke ekainaren 16tik 28ra bitartean, 08:00etatik 13:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak