Erroizpera antolatu du Kantsatzekek udaberriko azken irteera

Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak antolatutako irteeretako bat. (Iturria: Kantsatzeke)

Leaburun hasi eta amaituko dute lau bat orduko ibilbidea, domekan. Interesatuek eguenera arteko epea dute izen-ematea egiteko.

Kantsatzeke mendi taldeak domekan, ekainak 18, egingo du udaberriko azken irteera. Taldea 08:00etan abiatuko da herriko plazatik autoetan eta Leaburu aldera egingo dute. Bertatik emango diote hasiera lau bat orduko txangoari eta Erroizpe (804 m.) izango dute ibilbidean.

Antolatzaileek adierazi dute eguenera arte dagoela zabalik izena emateko epea. Prezioa da 10 euro. Irteera honetarako beharrezkoa da adinez nagusi izatea.

Interesatuek udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbidean edo Facebook-en eman dezakete izena. Argibide gehiago behar izanez gero ere bertan emango dituzte.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.