Astelehenean egin zuten azken saioa eta sehaskako kantuekin batera masajeak, ipuinak eta jolasak izan dira protagonista tailer berezi horretan.
Hamar lagunek eman dute izena eta gustura ibili direla adierazi dute. Haurrak lasaitzeko eta haiekin batera jolasean egiteko teknikak ikasi dituzte. Haurrak ere gustura ibili direla esan dute. Liburutegitik ere ekintzaren balorazio positiboa egin dute.