Aparejadorearen auzia dela-eta Elgetako Udalak 1.216 euro gehiago ordaindu beharko ditu hileko

Auzitegi Gorenak Elgetako Udalak tarteratutako akusazio errekurtsoaren kontrako autua eman du.

2016. urte hasieran eman zuen epaileak auzi horren gaineko ebazpena. Elgetako Udalak, ordea, errekurtsoa aurkeztu zuen eta egunotan eman du azken erabakia Auzitegi Gorenak. Udalak tarteratutako akusazio errekurtsoaren kontrako autua eman du. Bestela esanda atzera bota du errekurtsoa.

Hala, Elgetako Udalak hilean 1.216,17 euro gehiago ordaindu beharko ditu kalte-ordain modura. Hurrengo pausoa, ordainketa hori nola egin behar den argitzea izango da; izan ere, udal arduradunek oraingoz ez dakite ez nola eta ez noiz egin beharko den. "Gizarte-segurantzak, orain, kapital kostua deiturikoa zenbatekoa den ezarri beharko du".

Orduan jakingo du Udalak ordaindu beharreko kopuru zehatza. "Saiatuko gara ordainketa bost urteko epean egiteko aukera negoziatzen", adierazi du Iraitz Lazkano alkateak. Lehen ordainketa noiz egin beharko den ere ez daki oraingoz Udalak. "2017ko aurrekontuan, dena den, aurreikusita dago diru-lerro bat".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.