Elgetako EH Bilduk herri batzarra deitu du martitzenerako

Orain bi urteko udal hauteskundeetara EH Bilduk aurkeztutako zerrendako kideak.

Horrekin batera gaur 37 urte Elgetako udaletxearen aurka egindako atentatua ekarri dute gogora.

Elgetako EH Bilduk herri batzarra deitu du martitzenerako, ekainak 13. Egun horretan beteko dira bi urte koalizio ezkertiarrak udal hauteskundeak irabazi ostean Iraitz Lazkanok alkate makila hartu zuenetik. Agintaldia erdira iritsiko da, beraz.

Hala, Elgetako EH Bilduk antolatuta herri batzarra eta afaria egingo dituzte martitzenean. Interesatuek aurrez eman behar dute izena ehbilduelgeta@gmail.com helbide elektronikoan. Herri batzarra 19:30ean hasiko da udaletxean.

Atentatua gaur 37 urte

Horrekin batera eta memoria historikoarekin lotuta Elgetako EH Bilduk gaur 37 urte Elgetan gertatutako atentatua ekarri du gogora. "Udaletxeak eraso faxista bat jaso zuen. Udalak demokratikoki hartutako erabakiaren kontrako erasoa izan zen", adierazi dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.