Atzo onartu zuen Elgetako udalbatzak Espaloia kafe antzokiaren azken esleipen kontratua bertan behera uzteko erabakia. Lau hilabete egin ditu Xabier Ulaziak Elgetako antzokian —apiril amaieran utzi zuen—. Gaia mahai-gainean izango zela-eta atzoko osoko bilkuran izan zen eibartarra. Kontratu etetearen negoziazioarekin lotutako hainbat balorazio egin zituen, baina baita kultura proiektuarekiko hainbat gogoeta ere.