Laster batean dira hemen Beheko kaleko jaiak. Jai batzordeak lanean dihardu eta ia prest dute egitaraua. Hala eta guztiz ere, batzar irekia deitu dute azken ordukoak lotzeko eta bestelako proposamenak jasotzeko. Mendi mendian elkartean egin dute hitzordua, eguenerako, maiatzak 25, 20:00etan.