LGTB egunarekin bat egin dute gaur Elgetako Herri Eskolan ere

Gaur eguerdian ikasleek eta irakasleek eskola atarian ateratako talde argazkia.

Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izanik ekintza bereziak egin dituzten goizean goizetik. Eguerdian, esaterako, ikasleek eta irakasleek talde argazkia atera dute soinean kolore biziko kamisetak zituztela.

Musikarekin egin diete gaur harrera ikasleei eta gurasoei Elgetako Herri Eskolan. Ez da Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Egunean eskolan egin duten ekintza bakarra. Kolore biziekin apaindu dituzte ikastetxeko leihoak eta hausnarketarako bideoak eta pelikulak ikusi dituzte egunean zehar.

Osasunaren Munduko Erakundeak 1990eko maiatzaren 17an kendu zuen homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik. Erabaki hura garrantzitsua izan zen; batetik, homofobiaren kontrako sentsibilizazioan pauso handia eman zelako, eta bestetik Nazio Batuen Erakundeak onespena eman ziolako Homofobiaren Kontrako Egunari.

Hainbat ekintza eskolan

Gaur, musika izan da nagusi eskolako sarrera eta irteera orduetan. Ikasleek, gainera, bideoak eta pelikulak ikusi dituzte gaia lantzeko eta denen artean eskulan bat egin dute. Zuhaitz erraldoi bat osatu dute guztien artean mota askotariko botoiekin eta eskola atarian ipini dute ikusgai.

Kamiseta edo jertse koloretsuak janzteko eskaera egina zuten eskolatik eta eguerdian talde argazkia atera dute irakasleek eta ikasleek.


 





ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.