Egun osoko irteera antolatu dute Xalbadorpe elkartetik maiatzaren 10erako. Ordiziara eta Donostiara egingo dute txangoa. Goizean Ordiziako azoka ikusiko dute eta bazkaria Aginagako sagardotegian egingo dutela eman dute jakitera. Donostian egingo dute arratsalde pasa.
Interesatuek bihar, zapatuan, eman behar dute izena. Elkarteko kideak Ozkarbi elkartean izango dira 11:00etatik 12:00etara. Prezioa da 30 euro.