Oraingoan, banda osoak lagunduta, hamar kanturekin osatutako bilduma sortu du zornotzarrak. Abeslariaren esanetan, disko hurbila, eskuzabala eta sendoa da. Kantu berriekin gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko baliatu dela dio.
Bilduma berria zuzenean aurkezten ari da orain, eta Elgetako Spaloia antzokian eskainiko du kontzertua bihar, egubakoitza, 22:00etan. Sarrerak hamabi eurotan eskura daitezke kafe antzokiko leihatilan edo, aurrez erosiz gero, bederatzi eurotan spaloia.eus atarian.