Kutxetan gordetako ipuinak askatu zituzten atzo Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 25a, 11:21
'Kutxaka' ikuskizuneko bi kideak, atzo, ipuina kontatzen Elgetan.

Saguen kutxa, eulien kutxa... kutxa asko zabaldu zituzten Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek herriko neska-mutikoen aurrean, atzo. Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotuta udal liburutegiak antolatutako ekintzen barruan eskaini zuten Kutxaka ikuskizuna.

Iragarri moduan atzo arratsaldean plazara atera zituen liburuak liburutegiko arduradun Geaxi Ezpeletak. Mahaia ipini zuen udaletxeko arkupean eta ekintzarekin liburutegiko zerbitzuen berri emateaz gain zenbat argitalpen oparitu eta zozketatu zituen.

17:00etan hartu zuten lekukoa Beatriz Egizabalek eta Cesar Marcosek. Kutxa handi batekin eta marrazkiak egiteko arbel handi batekin etorri ziren. Kutxa handiak hainbat kutxa txiki zituen barruan, eta kutxa txiki bakoitzak ipuin bat zuen gordeta. Hainbat kontatu zituzten 40 bat neska-mutikoren aurrean. Horien bitartez eguzki izpiak eta koloreak biltzen dituen Frederik sagua ezagutu zuten, baita ere jolasteko lagunik aurkitzen ez duen euliaren istorioa. Marrazkiekin lagunduta kontatu zituzten ipuinak Kutxaka ikuskizuneko bi kideek, eta neska-mutikoen parte hartzea ere lortu zuten behin baino gehiagotan.

Atzoko ekintzaren ondotik Herri Eskolako zenbait talderendako bisita gidatuak egingo dituzte egunotan liburutegian. Zerbitzuak aste honetan izango duen ordutegiari dagokionean astelehenetik eguaztenera 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik eta eguenean 14:30etik 17:30era. Barikuan itxita egongo da eta baita ere astelehenean, maiatzak 1.

Erlazionatuak

'Kutxaka' ikuskizuna Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 api 25 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak