Euskararen arnasguneei buruzko tailer didaktikoa, gaur, Uemaren eskutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko api. 6a, 11:01

Adin guztietako elgetarrendako da gaurko tailerra.

Euskararen arnasguneei buruzko tailer didaktiko bat eta erakusketa bat iragarri dituzte Udalak eta Uemak elkarlanean. Tailerra gaur egingo dute, 16:30etik 18:30era. Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Erakusketak Euskararen arnasguneak. Nondik gatoz eta nora goaz? du izena, eta ikusgai  dago Herri Eskolan.

Erakusketak Euskararen arnasguneak. Nondik gatoz eta nora goaz? du izena, eta astelehenetik dago ikusgai Herri Eskolan. Buztin gelan izango da eguenetik astelehenera.

Tailerra ere Herri Eskolan egingo dute, gaur, eguena, 16:30etik 18:30era. Uemako dinamizatzaile batek gidatuko du eta  Sendotu arnasguneak du izena tailerrak. Haurren eta helduen parte hartzea eskatzen du. Etxeko hizkuntza-joerak eta hizkuntzaren erabileran eragina duten faktoreak identifikatu, eta horrekin batera hutsuneak nola landu aztertuko dute bertan.

Herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta —gurasoak, aitona-amonak, hezitzaileak, zaintzaileak...—. Ez dago ez adin tarterik ez izen-ematerik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak