Apirilaren 8an, zapatua, Euskal Herriko 57. Itzuliaren azken etapa Elgetatik igaroko da. Ohikoa den bezala erlojuaren aurkako etapa izango da. Gauzak horrela lasterketak nabarmen eragingo dio ibilgailuen zirkulazioari, Elgetan.
Txirrindulariak Ipurua kiroldegiko atzeko aldetik abiatuko dira. Erlojupekoa izanik banan-banan abiatuko dira, lehenengoa 13:43ean. Karabieta igo eta Elgetako Kataitik pasako dira Ubera aldera hartzeko. Hala, lasterketa aurretik eta bitartean ibilgailuek ezingo dute ez Eibarrerako bidea ez Bergararako bidea erabili. Zabalik egongo dira Elorriorako zein Kanpanzarrerako bideak.
Kontuan hartuta Erramu Zapatuko feria dela Bergaran komeni da zirkulazio aldaketa horiek kontuan hartzea.