Jantzi bereziak soinean Durangoko Santa Ana parrokiako arkupean banatu zuten Irrintzia, zapatu goizean. "Eguraldiak ez du asko lagundu baina 500 bat Irrintzia banatu ditugu", adierazi du gaztelekuko arduradun eta Intxorta 1937 kultur elkarteko kide Nerea Villak. Asmoa da zapatu honetan Elorrion eta Bergaran banatzea.